Erabilpenerako baldintza orokorrak

Dokumentu honen helburua www.iragarkilaburrak.com atariaren Erabilera Baldintza Orokorrak zehaztea da. Webgunearen titularra Bertako Hedabideak SL da, eta Andoaingo (20140, Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean du egoitza soziala. B-20810396 IFK zenbakia du, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 2.034 liburukian, 91. folioan, 22.525. orrian. Bertako Hedabideak SL etxeak Erabilera Baldintza Orokor hauek aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, une bakoitzean indarrean dagoen legedira, jurisprudentzia berrietara eta merkatuko ohiko praktiketara egokitzeko. Erabilera Baldintza Orokor hauez gain, www.iragarkilaburrak.com atariko zerbitzu jakin batzuei erabilera baldintza partikularrak (aurrerantzean Baldintza Partikularrak) aplikatu ahal izango zaizkie, beren izaera bereziagatik. Erabiltzaileak www.iragarkilaburrak.com atariko edozein zerbitzu erabiltzeak Erabilera Baldintza Orokor guztiak onartzen dituela adierazten du, hain zuzen ere, www.iragarkilaburrak.com webgunean sartzean une horretan argitaratuta dauden baldintzak. Era berean, erabiltzaileak atariko zerbitzuak erabiltzean kasuan kasuko Baldintza Partikularrak onartuko ditu.

1. SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK

2. IRAGARKIAK ARGITARATZEKO BALDINTZAK

3. DATUAK BABESTEKO POLITIKA (DBLO)

4.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

5.- KANPO UTZITAKO BERMEAK. ERANTZUKIZUNA

  1. Bertako Hedabideak SLren webaren eta zerbitzuen baliabideek eta jarraitutasunak ez dituzte atariaren eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen baliabideak, sarbidea eta jarraitutasuna bermatzen. Bertako Hedabideak SL, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritako mugen barruan, ez da erabiltzaileari eragindako kalte-galeren erantzule egingo, betiere, honako arrazoiengatik gertatu badira: baliaezintasuna, sarbide hutsegiteak eta atariaren eta haren zerbitzuen jarraitutasunik eza.
  2. www.iragarkilaburrak.com atariko edukiak eta zerbitzuak:
    Bertako Hedabideak SLk honako eduki hauen erantzukizuna baino ez du hartuko bere gain: berak zuzenean eskainitako zerbitzuak eta sortutako edukiak eta beren copyrightarekin identifikatutako eduki eta zerbitzuak. Ardura bertan behera geldituko da ezinbesteko kasuetan eta erabiltzailearen ekipoen konfigurazioa Bertako Hedabideak SLk eskainitako Internet zerbitzuak zuzen erabiltzeko egokia ez denean. Edonola ere, Bertako Hedabideak SLk erabiltzailearen aurrean kontzeptu guztiengatik duen behin-behineko erantzukizuna Bertako Hedabideak SLk erabiltzailearengandik jasotako diru kopurura mugatua izango da, gehienez ere. Bertako Hedabideak SLk ez du inolaz ere jaso gabeko irabazien ondoriozko edo zeharkako kalteen ondoriozko erantzukizunik izango.
  3. Hirugarrenen edukiak eta zerbitzuak. Bertako Hedabideak SLk ez ditu webgunean bildutako hirugarrenen, pertsona juridikoen edo fisikoen edukiak, zerbitzuak, aukerak, komunikazio datuak, artxiboak, produktuak eta edonolako informazioak aurrez kontrolatzen, onartzen edo bere egiten. Era berean, ez du hirugarrenen edukien, informazioen eta zerbitzuen zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, sinesgarritasuna, zehaztasuna, sakontasuna eta gaurkotasuna bermatzen.

    Bertako Hedabideak SLk ez ditu hirugarrenek atariaren bidez eskainitako edukiak eta zerbitzuak aurrezko kontrolatzen, eta, beraz, ez du bermatzen horietan birusik eta bestelako elementurik ez dagoenik. Bertako Hedabideak SLk ez du horren ondorioz erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan gertatutako gorabeheren gaineko erantzukizunik bere gain hartuko.

    Bertako Hedabideak SL ez du bere gain hartuko hirugarrenek webgunean argitaratutako edukien eta zerbitzuen erabileraren eta kontratazioaren ondorioz sortutako kalteen edo galeren erantzukizunik –ez zeharkakorik, ez subsidiariorik–. Horrez gain, ez du eduki eta zerbitzu horien zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, sakontasuna eta gaurkotasuna bermatuko.

    Adibide soil dira, eta ez muga, honako hauen ondorioz sortutako kalte-galeren erantzukizunak: a) jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak haustea eta hirugarrenek eskuratutako kontratu konpromisoak oker betetzea ala ez betetzea; b) lehia bidegabea eta legez kontrako publizitatea; c) hirugarrenen zerbitzu eta eduki aukeraren egokitasunik eza eta iruzurra; d) hirugarrenek webgunearen bidez eskainitako zerbitzu eta edukien akatsak eta okerrak.

    Bertako Hedabideak SLk ez du erabiltzaileari eginiko kalte-galeren erantzukizunik –ez zeharkakorik, ez subsidiariorik– bere gain hartuko; alegia, ez du hirugarrenek edukietan eta zerbitzuetan birus edo elementuren bat edukitzearen ondorioz sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan sortutako kalte-galeren gaineko ardurarik.

    Aurreko paragrafoetan aipatutako erantzukizun gabetzea honako kasu hauetan aplikatuko da: Bertako Hedabideak SLk ez badaki bideratutako jarduera edo gordetako informazioa legez kanpokoa denik, edo ez badaki hirugarrenen ondasun edo eskubideei kalte-ordaina dagozkien kalteak eragiten dizkiela; edo horren berri izanik ere, Bertako Hedabideak SLk datuak eta edukiak ezabatzeko edo horietarako sarbidea eragozteko egin beharrekoak agudo egiten baditu.
  4. Erabiltzaileen jokabidea. Bertako Hedabideak SLk ez du bermatzen erabiltzaileek webguneko eduki edo/eta zerbitzuak legearen, moralaren, ordena publikoaren, Baldintza Orokor hauen eta kasuan kasuko Baldintza Partikularren arabera erabiliko dituztenik. Era berean, ez du bermatzen erabiltzaileek eskainitako datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna, sakontasuna edo/eta benetakotasuna.

    Bertako Hedabideak SLk ez du atariko zerbitzu eta edukien erabileraren ondorizko kalte-galeren gaineko erantzukizunik hartuko –ez zeharkakorik, ez subsidiariorik–; ezta erabiltzaileek eskainitako datuen edo informazioen egiazkotasunetik, zehaztasunetik, sakontasunetik edo/eta benetakotasunetik ondorioztatutako kalte-galeren gaineko erantzukizunik ere. Erabiltzaileak webgunearen bidez hirugarrenen baten nortasuna ordezkatuz gero, Bertako Hedabideak SL ez da gertaera horren erantzule izango.

    Adibide soil dira, eta ez muga, honako hauen ondorioz sortutako kalte-galeren erantzukizunak: a) atariaren bidez komunikatzen edo erakusten diren erabiltzaileen, hirugarrenen edo erakundeen edukiak, informazioak, iritziak eta adierazpenak; b) erabiltzaileak atariko zerbitzu eta edukiak erabiltzearen ondorioz hirugarrenei eragindako kalte-galerak; c) erabiltzaileen nortasuna, horiek emandako informazio edo beste erabiltzaile batzuei eskura jarritako informazioa egiazkoa, zehatza edo zuzena ez izatearen ondorioz sortutako kalte-galerak; d) erabiltzaileen arau hausteen ondorioz beste erabiltzaile batzuei edo hirugarrenei eragindako kalte-galerak, copyright eskubideak, markak, patenteak, isilpeko informazioak eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak barne.

6- HIRUGARRENEN KONTRATAZIOA, ATARIAREN BIDEZ

7.LOTURA GAILU TEKNIKOAK

8. DATU PERTSONALEN BABESA

9.BESTE BATZUK

10. IRAUPENA ETA AMAIERA

© iragarkilaburrak.com